top of page

Informe estrategikoa Espainiako bidaia agentziei buruz

  • aiaradeurreta
  • 13 dic 2015
  • 2 Min. de lectura

Baso Tour Euskal Agentziak bildutako datuen arabera duela urte bete, hau da 2014ko abenduan argitaratu zituen datuen arabera, 2013an Estatuan 155,8 milioi bidai egin ziren, hortaz, bidai kopuruak murrizketa ezagutu da berriro (-% 3,1), 2011n eta 2012an hobera egin eta gero. Euskadiko biztanleek egin dute bidaien % 5,3.

Bidaia sortzen den autonomiaerkidegoari erreparatuz, 2013an Madril, Katalunia eta Andaluzia dira gehien bidaiatzen dutenak, hain zuzen ere, biztanle gehien duten erkidegoak. Hiruetan, ordea, murriztu egin da bidai kopurua, 2012ko datuekin alderatuz (-% 7 Katalunia, -% 6,3 Andaluzia eta -% 1,2 Madril), eta gauza bera gertatu da Estatu osoan zuten pisu erlatiboari erreparatuz (bidaien % 50; 2012an % 50,8 eta 2011n % 52).

Euskadiko biztanleek egin dituzte 155,8 milioi bidai horien artetik 8,26, hau da, % 5,3ko kuota lortu da eta 6. postuan dago gehien bidaiatzen duten erkidegoei dagokienez. 2012rekin alderatuz, % 0,35 murriztu da joanetorrien kopurua eta Estatuko datua hobetu da (-% 3,1).

Familitur Estatistikaren baitan bidai motak kategoria desberdinetan sailkatzeko, kontuan hartu dira, aisiak eta oporrek irauten duten denbora (asteburua, zubiak, udako oporrak, Aste Santukoak edo Gabonetakoak) edo bidaiatzeko arrazoia (ikasketak, lana, senideak edo lagunak bisitatzea).

12 bidai mota bereizten dira. Nola Euskadin hala Estatuan asteburuko bidaiak dira ohikoenak (asteburuko bidaiak ostiralean edo larunbatean ohiko bizilekutik kanpo gaualdi bat igarotzea eskatzen duten eta gehienez ere ostiraletik astelehenera irauten duten bidaiak dira). Euskadin 4,2 milioi bidai baino gehiago dira, hau da, guztira egindako 8,26 milioi bidaien erdia baino gehiago dira (% 51,5), eta kopuru horri zubietan lortutakoa gehitu ahal zaio (% 3,2).

Kopuru absolutuetan, 2013an euskal biztanleek 4,52 milioi bidai egin zituzten asteburu eta zubietan. Aurreko urteko kopurua baino 2.000 bidai gehiago dira bakarrik, (+% 0,03).

Norakoa kontuan hartuta, Familitur Estatistikak bereizketa egiten du Estatuko autonomia-erkidego batera egiten diren bidaien (barruko bidaiak) eta atzerrira egiten diren bidaien artean. Horrela, 2013an Estatuan egindako bidaien % 92,8 barruko bidaiak izan dira, eta atzerrira egindako bidaiak, berriz, gainerako % 7,2. 2011n bezala, lehenengo taldeko bidaiak gero eta gehiago dira, bigarren taldekoekin alderatuz.

Euskadin joera bera ikus daiteke, nahiz eta nabarmenagoa den: euskal biztanleek 2013an egindako bidaien % 92,3 Estatuko beste autonomia-erkidego batzuetara egindako bidaiak izan ziren; portzentaje hori % 90,9koa zen 2012an.

Barruko bidaietan, euskaldunek egiten dituzten bidaien ezaugarri bat da autonomia-erkidego gutxi batzuetara bakarrik bidaiatzen dutela, eta 2013an joera hori errepikatu egin da, nahiz eta pisua galtzen ari den: 2011n Kantabria, Euskadi eta Gaztela eta Leonera egin ziren bidaien % 49, baina 2012an % 44,4koa izan zen portzentajea eta % 40koa, berriz, 2013an.


 
 
 

Comentários


POSTS RECIENTES:
BÚSQUEDA POR TAGS:

© 2015 Patri Goirigolzarri eta Aiara de Urreta.

Creado con Wix.com

  • b-facebook
  • Twitter Round
bottom of page