Izaskun Goirigolzarri
Bere gustuen artean bidaiatzea ezinbestekoa da. Italian egin zuen Erasmus-a zuzenbidea ikasten zegoela. Londresera joan zen lan egitera eta geroago Eusko Jaurlaritzako beka bat jaso zuen Thailandian lan egiteko ia 2 urtez.
Kontzideratzen duzu zure beldurra handitu dela bidai bat egiteko orduan, hau da, munduan gaur egun dauden gatazkengatik?
Ez, ez da handitu baina orain haibat herrialde ekiditzen ditut. Arabiar herrialdeak adibidez nire bidai zerrendatik baztertuta daude. Lehen lasai bidaiatu zenezake bertara, baina orain egoera ez da ona. Baina horretaz aparte, gertatu den edo gertatzen ari dena ez du eragina izango Europako zenbait herrialdeetara ez bidaiatzerako . Adibidez, Parisen gertatutakoaren harira esaten dute arriskua dagoela, baina guzti hori kontutan izango bagenu ez ginateke inora joango.
Bidaiatzea zure hobbietako bat da?
Bai, asko gustatzen zait. Gainera asko disfrutatzen ditut bidaiak
Zer ematen dizu bidaiatzea?
Nire ustez, duzun denbora edo diruaren arabera desberdina da. Bidai bakoitzak itxaropen batzuk ditu. Orduan nahiko denbora badut gure herrialdearekin konparatuz erabat desberdinak diren herrialdetara bidaiatzen ahalegintzen naiz. Kultura, paisajea, eguraldia etab desberdinak direnean interesgarriagoa da herrialdea niretzat, baina normalean herrialde hauek nahiko urrun egoten dira horregatik diot denbora nahikotxo behar dela. Denbora gutxiago duzunean, Europan ere oso herrialde interesgarriak aurkitu daitezke.
Zergatik bidaiatzen duzu?
Aisiagatik batez ere, lanean orain ez dut bidairik egiten. Gauza berriak ikustea, deskonektatzea, atsedena hartu, esperientzia berriak etab izatea da gustatzen zaidana.
Gerran dagoen herrialde batera bidaiatuko zenuke?
Ez. Azaldu dudan moduan ez diot utziko bidaiatzeari gertatzen ari diren gauzekin. Baina horrek ez du esan nahi gerran dagoen herrialde batera bidaituko nukenik. Ez ditut premiazkoak ez diren arazoak onartu nahi, gainera ez diot zentsurik ikusten.
Nora ez zenuke inoiz bidaiatuko?
Koreako hegoaldea adibidez ez dit atentziorik deitzen, tristea dirudi. Beste aldetik, Txina oso desberdina da hainbat faktore erreparatuz baina hala ere ez dit atentziorik deitzen ere. Eta izugarrizko pobrezian dauden herrialdeak ez didate motibazio handirik eskaintzen. Eta horrez gain badaude herrialde batzuk gerra zuzen batean ez daudenak, baina gatazkatsuak direnak Honduras adibidez.
Ba al dago bizitatu duzun tokiren bat orain suntsituta dagoena?
New Yorkeko Dorre Bikiak. Atentatua baino urte bat lehenago egon nintzen eta ikaragarria iruditu zitzaidan. Izugarrizko ilarak zeuden sartzeko eta hasiera batean erabaki nuen ez nuela itxarongo baina azkenean itxaron nuen eta ez naiz batere damutzen. Bertan igarotako orduan merezi izan zuten oso.
Ba al dago gustatzen zaizun herrialderen bat non egon ez zaren eta orain ezineskoa dela bertara joatea dauden gatazkengatik?
Buena esan dezaket Siria. Baina ez da gogo itzelak ortarazi dizkidan herrialdea. Gainera Jordanian egon nintzenean aukera izan nuen bertara joateko eta ez nintzen joan. Beraz, ez. Adibidez, Egipton egon nintzen duela zenbait urte eta bueltatu nahiko nuke baina oraingo egoerarekin ezineskoa da.
Zure bidaien artean gustukoena…
Ezin dut bakar bat aukeratu, asko dira. Desberdinak dira, baditut norako asko non asko disfrutatu dut, barre egin dut, ikasi dut, harrituta utzi naute... Adibidez, Egito, Camboya eta Thailandiaren inguruan dena gustatzen zait.
Zure ustez etorkizunera begira, munduko egoera eraginak izango ditu turismoan?
Uste dut orain badituela. Aurretik ikusi ezin den munduan bizi gara eta orain Estatu Islamikoarekin nork daki. Baina nire ustez egoera hobetuko da gutxinaka-gutxinaka.
Zure ustez zein da arazo hauetako irtenbidea?
Ez dakit. Uste dut ez dagoela “errezeta magiko” bakarra arazoei aurre egiteko, erabaki desberdinak hartu behar dira hainbat esparruetan. Nire ustez bonbardaketak bakarrik ez dute ezer ekarriko, ISIS taldea blokeatzea izango litzateke onena finatziazioa moztuz.
