Ainhoa Bilbao
Familia enpresa bat duka bere beste bi ahizpekin batera. Gainera, azken urteen enpresa berri bat ireki du, zifoiak eta Bemua zaltzen duena, merkatuetan eskaitza handia dagoelako. Baina bere zaletasune artean bidaitzea dago, kontinente guztietan egon da Antartidan izan ezik, eta gainera ia 50 herrialde bisitatu ditu bere bizitzaren zehar. Baina aipagarria da, inoiz ez duelaka bidaia antolatuak gauzatzen, hau da, bidaiak ez dituela bidaia agentzia baten bidez egiten.
Zein izan da gehien liluratu zaituen herrialdea?
Ezin dut bat zehaztu, herrialde bakoitzak bere berezitasunak ditu. Adibidez, Afrika oso berezia da, Asiako kultura oso interesgarria iruditzen zait bestaldetik Amerika oso polita da.
Zergatik erabakitzen duzu normalean herrialde konkretu batera joatea?
Bi alderdien arabera, alde batetik konpaniaren arabera, nire bikote kidearekin bidaiatzen badut normalean lasaitasun bilatzen dugu baina ordea nire lagunekin bidaia bat antolatzen badut, abentura zaleagoak garenez, Asiako herrialde bat edo Hego Amerikara joatea erabaki ohi dugu. Gainera bidaia horiek ez ditut inoiz bidaia agentzia baten bidez antolatzen, bakarrik hegazkina erosten dut eta gero nire kabuz antolatzen ditut bidaiak, liburuen laguntzaz. Baina beste alderdi oso garrantzitsu bat hegaldien prezioa da, norako batzuetara ezinezkoa egiten zait joaten prezio oso altuak dituztelako hegazkinak, normalean hegaldiek
Zure bidaiaren batean beldurra sentitu duzu?
Bai, maiz. Baina hegazkin batean inoiz ez. Gogoratzen dut Guatemalara joan nintzenean adiskide batekin, egun batean autobus publiko bat hartu genuela eta agure batek aholkatu zigun dirua eta mugikorra ondo gordetzeko. Jarraian agurea otoitzean hasi zen eta ondoren, azaldu zigun, autobus hori herri desberdinetan geldiguneak egitern zituela eta batzuetan gizon armatuak igotzen zirela diru eske. Inoiz bizitako bost ordu luzeenak izan ziren, gorputz oso dardarka nuen. Baina azkenean, zorionez, ez zen ezebez gertatu.
Ekialdel Hurbilean egon zara?
Ez inoiz ez, gustatuko litzaidake betrara joatea. Baina zonalde horretako egoera oso arriskutsua da, horregatik espero dut urte batzuk barru egoera hobetzea eta bertako herrialde ezagutu ahal izateko aukera izatea, aberastasun arkitektoniko handia dutelako.
Zure bidaiatzeko beldurra handitu da Pariseko atentatuen ondoren?
Ez, uste dut zerbait gertatu behar bazaizu gertatuko zaizula, hemen, Parisen, New Yorken edo Sirian. Azken finean ezin dut nire bizitza gelditu atentatu batengatik. Adibidez nire ama eta ahizpa bi dorre bikien atentatuen ondoren, 2001ko irailean izan zirenak,azaroan Miamira bidaia bat antolatu zeukaten eta inguruko guztiek aholkatu zieten ez joatea, baina azkenean erabaki zuten joatea eta ez zitzaien ezebez gertatu.
